XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Munduak jolas dagin bitartean, jendeak Eguberri jayen edertasunean murgildurik daudenean, euskaldun agurearen arrenak guzti bero eta itxaropentsu izango dira Gabon'ez: nik ikusiko ez badut ere eraman ditzazu lenbailen gure erri zarrera mundua zear sakabanaturik dabiltzan euskaldunak; eraman ditzazu Jauna euskaldunak berera.

Triste baita euskaldun agure zarrarentzat, Eguberri eta Gabon iritxi, eta bere erritik kanpora bere burua basamortu gorrienean bezela arkitzea.

Zartzaroa arrapatu, etxera nai eta ezin; sukalde baster bat izan amets eta bere ordez kanpoko aizearen ozkirria.

Eta Eguberriz paraje gozoenak ere ospel izan sortzerritik kanpora...

Dei egingo didazute ta entzungo zaituet eta zuen atzerripekoak ekarriaziko ditut nondinai.

Illuntzar.